Empresaren helburuak
Gaztekirolaren helburu nagusiak hauek dira:
· Umeen gaitasunak garatzea, heziketa fisikoa eta pertsonala lortzeko.
· Zenbait jardueraren bidez somerna eta adierazpena lantzea, bai umeengan, bai helduengan, orain gurasoentzako ekintzak ere egiten ditugu eta.
· Originaltasuna, sentsibititatea eta jariakortasuna bilatzea birdefinizio, síntesis eta abstrakziorako gaitasuna garatuz eta buruko garapena eta buruko estrategien erabilera bultzatuz, behaketaren eta heziketa praktikaren bitartez.
· Kirol ekintza asko dugu. Ikaslea bere gaitasun guztiak zeintzuk diren kontura dadin.
· Kirol tenkada garrantsitsua da oso, ariketa fisikoa egiteko beharrezkoa delako eta hori dela eta helburu nagusia eguneroko bizitzan sartzea da.
· Kordinazioaren garapena, lateralitatea, oreka, indarra, abiadura, malgutasuna, trebetasunaren garapena bultzatuko ditugu, ariketa fisikoa egin baino lehen.
· Jolas jarduerak eskaintzea, hau da, skate-a, bike-a, irriskaketa, eta abar.Eta hauen bidez abilezia eta trebetasun zehatzak lantzea. Horrez gain, gizartean umeei asko gustatzen zaie.
· Ekintza guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera dago, baita batzuk ingelesez ere.
· Horrez gain, beste helburu bat da ikasleengan hurrengo balioak bultzatzea: adizkidetasuna, elkartasuna, ilusioa, berdintasuna, justizia, askatasuna, ahalegina, tolerantzia, itxaropena, erantzukizuna, iraunkortasuna, kooperazioa, berigunea, diziplina eta talde lana, pertsona ona izateko, zeharkako balioak ahaztu gabe: ingurumen, bake, osasun, bizitza, garbitasun pertsonal eta moralerako hezkuntza.
· Familiei salneurri merkeak eskaintzea.
· Empresaren begiraleen eta ikastetxeen arteko hurbiltasunari garrantzi handia ematea. Baita gurasoen arteko harremanak mantentzeari ere.
· Azken helburua da, gure gizartean dauden kirol jarduera batzuk eta sormeen eta adierazpen arloak ezagutzea, heziketa jarduerak, kiroletakoak eta gaitasun sortzaileak landuz.
Atal honetan hezkuntzako ekintzak eta ikasteko laguntza egongo lirateke. Hezkuntza garapena eta ikaslearen eboluzioa hobetzeko.
Ikasleen garapena bultzatzeko ekintzak hurrengoak izango lirateke:
- Hizkuntzako ekintza hauek irakatsiko dituzten irakasleak lizentziatuak izango dira, hau da, atzerriko hizkuntza ikasi duten irakasleak, filologoak edo beharrezko tituloak dituzten pertsonak.
- Ikasteko laguntza emango duten profesional guztiek irakasle-eskolan ikasi dute ( haur hezkuntza, lehenengo hezkuntza, atzerriko hizkuntza, eta abar. ). Horrez gain, begiraleek EGA, ADVANCE, edo baliokideak izango dituzte.
- Arlo honetan ikasle eta gurasoen buruko gaitasuna eta fisikoak garatzen dira. Ariketa físikoaren bidez garapen físiko eta pertsonala lortzea da helburua. Honela, balioak eta portaerak ikasiko dituzte umeek. Ariketa fisikoaren interesa bultzatuko da eta eguneroko bizitzan duen garrantzia erakutsi.
- Kirol jarduerak zeintzuk diren ikusteak garrantzi handia du.
- Kirol ekintza hauetako irakasleek asko jakingo dute. Hau da, kirolariak, federatuak, kirol irakasleak, heziketa fisikoko irakasleak, kiroletan lizentziatuak, goiko kirol teknikariak, eta abar izango dira.
- Jarduera hauek landuko dituzten irakasleak Arte Ederretan lizentziatuak izango dira, edo hezkuntzako irakasleak, edo federatuak.
- Ume eta gurasoentzat euskara izango da.
- Ume eta gurasoentzat ingelesa izango da.
OHARRAK
* Proposatuko jarduera egoki gauzatzeko beharrak, instalazioak, espazioak eta materialak garrantzi handia izango dute. Berezitasun bakoitzak premia ezberdinak izango ditu, halaber.
* Taldeak aldakorrak izango dira jardueraren arabera, edota astean eman beharreko ordu kopuruaren arabera (ordu 1, ordu 1 eta erdi, 2 ordu, 3 ordu).
* Jarduerak arruntak edo bereziak dira. Jarduera arruntetan gutxienez 10 ikaslek izena eman behar dute. Aldiz, jarduera berezietan gutxienez 8 ikaslek
* Jarduera guztietatik asko talde txikietan egiteko aukera egongo da. (Ikusi prezioak)
* Jarduera batzuetan jantokiko orduetan egiteko aukera dago.
* Yogak eta pilates-ak prezio berezia izango dute. (Taldeak 10 ikasle gutxienez).
* BEZa barne jarduera guztietan.
* Gurasoek bere seme-alabak aseguratu nahi badituzte urteko eskola-asegurua egiteko aukera izango dute jarduera bitartean gerta dakiekeen edozein ezbeharrei aurre egiten diona.
Gaztekirola
Ordutegia: 10etatik 13etara eta 16etatik 20etara
Telefonoa: 657 77 66 10 (Carlos)
Email-a: Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
Web-a: www.gaztekirola.com