Gurasoentzako jarduerak
Ingelesa
Jarduera hau euskara ikasgaiaren errefortzu bezala ulertu behar dugu. Errefortzu hau , seme-alaben eskolako lanetan gurasoei beharrezko zaizkien oinarrizko ezagutza lortzeko tresna dena , ezinbesteko eta funtsezko lanabesa da hizkuntzen irakaskuntzan. Beraz, jolas eta tailerren bidez gurasoek hobekuntza lortuko dute bai mintzamenean baita ahozko eta idatzitakoaren adierazpenean ere.
Ume eta gurasoentzat ingelesa izango da.
Euskara
Jarduera hau euskara ikasgaiaren errefortzu bezala ulertu behar dugu. Errefortzu hau , seme-alaben eskolako lanetan gurasoei beharrezko zaizkien oinarrizko ezagutza lortzeko tresna dena , ezinbesteko eta funtsezko lanabesa da hizkuntzen irakaskuntzan.
Beraz, jolas eta tailerren bidez gurasoek hobekuntza lortuko dute bai mintzamenean baita ahozko eta idatzitakoaren adierazpenean ere.
Ume eta gurasoentzat euskara izango da.
Ikasteko laguntza emango duten profesional guztiek irakasle-eskolan ikasi dute (haur hezkuntza, lehenengo hezkuntza, atzerriko hezkuntza, eta abar.). Horrez gain, begiraleek EGA, FIRST, edo baliokideak izango dituzte.
Sabel dantza
Jarduera honek dantzaren bidez oreka lortzea du helburu. Abdomen-muskuluak, gerria eta aldaka sendotuko ditu dantzak, zirkulazioaren odol presioa hobetzea, gorputzaren tentsioa ezabatzea eta nahasmendu menstruala eta digestio-aparatuko minak txikiagotzea dakarrena.
Artrosia ere saihesten du eta kaloriak erretzen ditu.
Yoga
Jarduera honek meditazioa eta trebetasun fisiko eta espirituala jorratu nahi ditu. Honen bidez, muskuluak eta gorputzeko hezurrak indartuko ditugu zahartze-prozesua atzeratuz; bizi-energia, malgutasuna, elastikotasuna eta oreka handituko ditugu; gure gorputzaren sistemei on egingo diegu (kardiobaskularra, endokrinoa, digestio- eta zirkulazio-sistemei). Gure eguneroko bizitzan sortutako stress mota guztiak ezabatzea du helburu.
Pilates-a
Jarduera honek bilatzen du barneko muskuluen garapena gorputzaren oreka mantentzeko eta aldi berean, bizkarrezurrari egonkortasuna emateko. Hau dela eta, ohikoa da errehabilitazio terapia gisa erabiltzea edota bizkarreko mina aurrea hartzeko eta sendatzeko.
Dinamismoa eta indar muskularrak egiten dute gogo-kontrolarekin, arnasketarekin eta erlaxazioarekin jarduera honetan.
Aerobika
Jarduera honek lan aerobikoaren bitartez pertsonaren sasoi fisiko orokorra garatzen du, hots, iraupen luzeko eta intentsitate baxuko ariketak eginez. Horretarako, entrenamenduak konbinatzen ditu musika urrats segida batekin eta beste diziplina batzuetako jatorrizko ariketak, dantza edo gimnasia adibidez.
Jarduera honen etekinak ez dira bakarrik fisikoak, psikikoak ere badira.
Defentza pertsonala
Jarduera honek bultzatzen du koordinazioaren garapena, lateralitatea, oreka, kirol tenkadaren bidezko elastikotasuna eta malgutasuna, defentsa pertsonaleko tekniken ezaguera eta praktika lortuz. Jarduera honek muskulu guztiak eta gorputzaren artikulazioak lantzen ditu. Muturreko egoera baten aurrean babesa eta gure gorputzaren erreakzioa indartuz. Defentsak eta inmobilizazioak landuz.
Cardiopower-a (Mantentzeteko ginmastika)
Jarduera honen bidez sasoian egotea sustatu nahi dugu koordinazioaren garapena, lateralitatea, oreka eta kirol tenkadaren bidezko elastikotasuna eta malgutasuna indartuz. Jarduera bera lan diziplina bat da norberaren gorputza eta haren posibilitateak ezagutzeko baliagarria dena, kirol horren ezaguera eta praktika helburua izanik.
Jarduera honek gorputzaren muskulu guztiak eta artikulazioak lantzen ditu
Zumba, Batuka
Zumbak lan aerobikoaren bitartez pertsonaren sasoi fisiko orokorra garatzen du, hots, iraupen luzeko eta intentsitate baxuko ariketak eginez. Horretarako, entrenamenduak konbinatzen ditu latinezko dantza eta musika urrats segida batekin eta beste diziplina batzuetako jatorrizko ariketak, dantza, batuka edo gimnasia adibidez. Jarduera honen etekinak ez dira bakarrik fisikoak, psikikoak ere badira.
Kirol ekintza hauetako irakasleek asko jakingo dute. Hau da, kirolariak, federatuak, kirol irakasleak, heziketa fisikoko irakasleak, kiroletan lizentziatuak, goiko kirol teknikariak, eta abar izango dira.