Castellano Castellano
Euskera Euskera

Heziketa jarduerak

Atal honetan hezkuntzako ekintzak eta ikasteko laguntza egongo lirateke. Hezkuntza garapena eta ikaslearen eboluzioa hobetzeko.
Ikasleen garapena bultzatzeko ekintzak hurrengoak izango lirateke:

 

Ingelesa

Jarduera hau  ingelesa ikasgaiaren errefortzu bezala ulertu behar dugu. Errefortzu hau, era ludiko eta sortzailean egiten dena, ezinbesteko eta funtsezko lanabesa da hizkuntzen irakaskuntzan.  Beraz,  jolas eta tailerren bidez  ikaslearen hobekuntza lortuko dugu bai  mintzamenean baita  ahozko eta idatzitakoaren adierazpenean ere.

Aktibitate hau bai umeek bai gurasoek egin ahal dute.

 

 

Euskara

Jarduera hau  euskara ikasgaiaren errefortzu bezala ulertu behar dugu. Errefortzu hau , era ludiko eta sortzailean egiten dena, ezinbesteko eta funtsezko lanabesa da hizkuntzen irakaskuntzan.  Beraz,  jolas eta tailerren bidez  ikaslearen hobekuntza lortuko dugu bai  mintzamenean baita  ahozko eta idatzitakoaren adierazpenean ere.


Aktibitate hau bai umeek bai gurasoek egin ahal dute.

 


Hizkuntzako ekintza hauek irakatsiko dituzten irakasleak lizentziatuak izango dira, hau da, atzerriko hizkuntza ikasi duten irakasleak, filologoak edo beharrezko tituloak dituzten pertsonak.

 

Informatika

Jarduera hau  informatikaren errefortzu bezala ulertu behar dugu. Errefortzu hau , era ludiko, seguru eta sortzailean egiten dena, ezinbesteko eta funtsezko lanabesa da eskola laguntzan.  Beraz,  jolas eta tailerren bidez  ikasleak informatikako ezagutza hobetzea lortuko du bai  programa ezberdinak erabiliz baita  Internet eta sare sozialak sortarazten dizkion arazoei aurre eginez ere.


Aktibitate hau bai umeek bai gurasoek egin ahal dute.

 

Eskola laguntza


Eskolan ikaskuntza-zailtasunak dituzten ikasleei zuzenduta dago jarduera hau. Aurrerapena eta garapen akademikoa hobetzen lagundu nahi dugu. Ikasleari proposatutako  ariketak eta  eskolako lanak zein irakasgai bakoitzeko ikasgaiak  ulertzeko eta egiteko laguntza jasotzen dute ikasleek era praktiko batean.

Ikasteko laguntza emango duten profesional guztiek irakasle-eskolan ikasi dute (haur hezkuntza, lehenengo hezkuntza, atzerriko hezkuntza, eta abar.). Horrez gain, begiraleek EGA, FIRST, edo baliokideak izango dituzte.

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.

Musika


Musikaren bidez, jokaleku guztietan   gorputzaren adierazpena eta ahalmen  sortzailea garatu nahi ditugu, zirrara eta gogoeta bultzatuz eta instrumentu guztiak erabiliz. Adibidez: gitarra, txirula,… eta beste musika trenak. Teknika hauek sentikortasuna eta interpretaziorako ahalmena bultzatzen dituzte, arte- eta musika-hizkuntza sustatuz, bide batez. Beldur eszenikoei aurre egingo diegu: lotsa, publikoaren aurrean mintzateko zailtasunak, eta abar.

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.