Castellano Castellano
Euskera Euskera

Aisia eta entretenimendu jarduerak

Arte plástico eta eszenikoei esker, aktibitate hauek kreatibitatea, irudimena eta gorputz-exprezioa bultzatzen du. Horregatik bi multzo nagusitan bereisten ditugu:

Arte plastikoak

 

Eskulan tailerrak

Jarduera hau haur hezkuntzako  ikasleei, batez ere, zuzenduta dago. Sentikortasuna, jariakortasuna, malgutasuna, originaltasuna, birdefiniziorako, abstrakziorako, sintesirako eta antolaketarako ahalmena, bilatzen dugu. Eskulan ezberdinak sortzeko, moldatzeko eta margotzeko teknikak  garatu nahi ditugu.

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.

 

 

Marrasketa eta pintura

Jarduera honen bidez ikaslearen irudimena eta ahalmen sortzailea garatu nahi ditugu, marrazkia eta pintura lanabesak izanik. Ikaslearen irudimenezko emaria aberasten duen  teknika mota desberdinak eta materialak erabiliko ditugu.

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.

 

 

Haurren sormena

Jarduera hau haur hezkuntzako  ikasleei, batez ere, zuzenduta dago. Sentikortasuna, jariakortasuna, malgutasuna, originaltasuna, birdefiniziorako, abstrakziorako, sintesirako eta antolaketarako ahalmena, bilatzen dugu. Jakin-min intelektuala eta jarduera sortzailea  garatu nahi dugu ekintza ezberdinak jorratuz.

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.


Jarduera hauek landuko dituzten irakasleak Arte Ederrak lizentziatuak izango dira, edo hezkuntzako irakasleak, edo federatuak.

 


 

Arte eszenikoak


Antzerkia eta gorputz adierazpena

Jarduera honen bidez, jokaleku guztietan   gorputzaren adierazpena eta ahalmen  sortzailea garatu nahi ditugu, zirrara eta gogoeta bultzatuz. Teknika hauek sentikortasuna eta interpretaziorako ahalmena bultzatzen dituzte, arte- eta musika-hizkuntza sustatuz, bide batez. Beldur eszenikoei aurre egingo diegu: lotsa, publikoaren aurrean mintzateko zailtasunak, eta abar.

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.

 

Akrobaziak eta malabarrak

Jarduera honetan akrobaziaren eta malabarren artea jorratuko dugu.Aldi berean objektu bat edo gehiago maneiatzen  ikasiko dugu, ikuskizunak sortuko ditugu, teknika ezbedinak ikasi: objektuak orekan mantentzea, objektuak iraultzea, txandaka airera botatzea lurra ukitu gabe,…
Horretarako diaboloa, pilotak, paloak, kariokak,…
Bestaldetik, akrobaziak eta txilinbueltak egiteko trebetasuna landuko da.

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.

Ipuin kontalariak

Jarduera honetako helburua da herriko ipuinak ezagutzea, euren antzezpena egitea eta, bide batez, ondo pasatzea. Hau dena, antzelana ezberdinak taulara eramanaz.
Bestalde, ikasleak  erabiliko du  ipuina irakurtzen hasteko tresna bezala eta haur literaturaren historia ezagutzeko. Honen ondorioz, oinarrizko balioaz eta irakaspenaz  jabetuko da irakurlea.

 

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.

Txikiritmoa

Jarduera honek musikaren bidezko koordinazioa eta haurren psikomotrizitatea lantzen ditu. Lateralitate-kontzeptuak, koordinazioa, oreka eta malgutasuna ikaslearengan garatzea du helburu, oinarrizko lanabesa jolasa erabiliz.


Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.

 

 

Street dance-a

Jarduera honen bidez sustatu nahi dugu koordinazioaren garapena, lateralitatea, oreka eta kirol tenkadaren bidezko elastikotasuna eta malgutasuna. Jarduera bera erlazio joko bat da lagunen arteko interazioa, garapen pertsonala eta talde lana bizkortzen duena. Kaleko dantzaren ezaguera eta praktika du jarduerak.
Jarduera honek lantzen ditu  urrats ezberdinak ikasteko teknikak, break dance akrobaziak eta  goiko zein beheko gorputz adarren garapena.

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.

 

Dantza modernoa

Jarduera honen bidez sustatu nahi dugu koordinazioaren garapena, lateralitatea, oreka eta kirol tenkadaren bidezko elastikotasuna eta malgutasuna. Jarduera bera erlazio joko bat da lagunen arteko interazioa, garapen pertsonala eta talde lana bizkortzen duena. Dantza modernoaren ezaguera eta praktika du helburu jarduerak.
Jarduera honek lantzen ditu goiko zein beheko gorputz adarren garapena.

Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.

 

Euskal dantzak

Jarduera honen bidez sustatu nahi dugu koordinazioaren garapena, lateralitatea, oreka eta kirol tenkadaren bidezko elastikotasuna eta malgutasuna. Jarduera bera erlazio joko bat da lagunen arteko interazioa, garapen pertsonala eta talde lana bizkortzen duena. Euskal dantzen ezaguera eta praktika du helburu jarduerak.
Jarduera honek lantzen ditu goiko zein beheko gorputz adarren garapena.


Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.