Kirol-jarduera bereziak
Borroka-arteak: Karate,...
Jarduera honen bidez sustatu nahi dugu koordinazioaren garapena, lateralitatea, oreka eta kirol tenkadaren bidezko elastikotasuna eta malgutasuna. Jarduera bera lan diziplina bat da eta norberaren gorputza eta haren posibilitateak ezagutzeko baliagarria garapen pertsonala eta gorputzaren gaitasunak bizkortzen dituena. Kirol horren ezaguera eta praktika du helburu azkenik.
Jarduera honek gorputzaren muskulu guztiak eta artikulazioak lantzen ditu abiadura eztandagarria, kontzertrazioa, arnasketa eta erlaxazioa nabarmenduz. Erorikoak, jauziak eta itzilipurdiak ere landuko ditugu.
Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.
Gimnastika erritmikoa
Jarduera honen bidez sustatu nahi dugu koordinazioaren garapena, lateralitatea, oreka eta kirol tenkadaren bidezko elastikotasuna eta malgutasuna. Jarduera bera lan diziplina bat da norberaren gorputza eta haren posibilitateak ezagutzeko baliagarria dena, kirol horren ezaguera eta praktika helburua izanik.
Jarduera honek gorputzaren muskulu guztiak eta artikulazioak lantzen ditu, elastikotasuna, malgutasuna eta dotoretasuna nabarmenduz.Jarduera honek ere goiko eta beheko gorputz adarren abilezia lantzen du.
Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.
Irristaketa
Jarduera honen bidez sustatu nahi dugu koordinazioaren garapena, lateralitatea, oreka eta kirol tenkadaren bidezko elastikotasuna eta malgutasuna. Jarduera bera erlazio joko bat da lagunen arteko interazioa, garapen pertsonala eta talde lana bizkortzen duena. Kirol horren ezaguera eta praktika du helburu.
Jarduera honek lantzen du beheko gorputz adarren garapena.
Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.
Umeentzako yoga
Jarduera honek meditazioa eta trebetasun fisiko eta espirituala jorratu nahi ditu. Honen bidez, muskuluak eta gorputzeko hezurrak indartuko ditugu zahartze-prozesua atzeratuz; bizi-energia, malgutasuna, elastikotasuna eta oreka handituko ditugu; gure gorputzaren sistemei on egingo diegu (kardiobaskularra, endokrinoa, digestio- eta zirkulazio-sistemei). Gure eguneroko bizitzan sortutako stress mota guztiak ezabatzea du helburu. Ikasleei erlaxatzeko aukera ematen die eta norberaren gorputza eta arnasketa kontrolotratzeko baliagarria zaie.
Aktibitate hau ikastetxeko umeek egin ahal dute soilik.
Yoga irakatsiko profesionalak yoga irakasleak izango dira.



